Umeen gozamena Elizkaleko festen hasieran

Uztarria.eus 2017ko eka. 22a, 20:47

Gaur arratsaldeko seiretan hasi dira Elizkaleko aurtengo Korputz festak. Urteroko legez, buruhandiak izan dira festa hasieraren izarrak; aurten, gainera, lehen aldiz neskak izan dira maskuriak eskuetan hartuta kalean elkartu diren umeekin jolasean ibili direnak. Buruhandien eta gaztetxoen korrika saioen aurretik, Juan Antxieta musika eskolako txistulariak ibili dira kalejiran, korputzen hasiera iragartzeko.

Zapatura arte luzatuko dira Elizkaleko festak. Hona hemen, egitaraua:

Gaur, osteguna:

  • 19:00etan meza Bakardadearen kaperan, kaleko hildakoen alde.

Ekainak 23, ostirala:

  • 18:00etan albokari eta txalapartariak.
  • 18:15ean Juan Antxieta Musika Eskolakoekin kalejira. Ondoren, buruhandiak.
  • 19:00etan gitarra-poteoa.
  • 22:30ean Horacio Bernales gitarra jolearen emanaldia.
  • Beñat Landa eta Imanol Arizmendi Antxitte bikotearekin erromeria.

Ekainak 24, zapatua: 

  • 13:00etan trikitilariak.
  • 19:30ean Jauregi trikitilaria eta bere lagunekin kalejira.
  • 20:30ean lagunarteko afaria, Mendizale tabernan.
  • 23:00etan erromeria, Jauregi eta Joxe Mari bikotearekin.
  • 00:00etan zozketa, kalean bertan.