Urrestillako bidegorriaren eta Landetako hirigintza lanen inguruko alternatibak aurkezteko bilera, uztailaren 3an

Uztarria.eus 2017ko eka. 22a, 18:01
'Bidegorria orain' leloarekin hainbat pankarta jarri zituzten iaz bidegorriaren aldeko martxaren deitzaileek.

Udalak deitu du bilera, eta udaletxeko bosgarren solairuan izango da, 18:30ean hasita. Aurreratu duenez, Urrestillako bidegorriarentzat "hainbat alternatiba" ditu esku artean. 

Azpeitia eta Urrestilla arteko bidegorriaren eta Landeta auzoko hirigintza lanetaz hitz egiteko bilera deitu du Udalak. Hasiera batean, astelehenerako, hilaren 26rako deitu dute batzarra, baina Urrestillan sanjuanak direla eta, data aldatu dute.

Udalak azaldu duenez, Landetan egin nahi dituzten lanen xedea da "auzoak azken urteotan jasandako degradazio urbanistikoari konponbidea ematea". Bestalde, etorkizunean Urrestillako bidegorria egiteko, "esku artean hainbat alternatiba" dituela esan du Udalak.

Asteleheneko bileran, bidegorriko zein Landetako hirigintza obretako aukera ezberdinak aurkeztuko dituzte udal arduradunek. Bilkura 18:30ean hasiko da, eta udaletxeko bosgarren solairuan izango da. Udalak dei egin die herritarrei, bizilagunei eta Landeta eta Urrestillako enpresetako arduradunei bilerara hurbil daitezen.