Lagun Onak MBk asteburuan Pirinioetara egin behar zuen irteera, bertan behera

Uztarria.eus 2017ko eka. 22a, 15:38

Gaur, osteguna, zen izena emateko azken eguna, baina atzora artean inor izena eman gabe zegoenezn antolatzaileek bertan behera utzi dute irteera. 

Bertan behera geratu da Lagun Onak Mendi Bazkunak asteburu honetan, hilak 24 eta 25, Pirinioetara egin behar zuen irteera. Parte-hartzaileek gaur arte zuten ibilaldian izena emateko aukera, baina bertan behera gelditu da, atzora arte inork ez zuelako txangoan parte hartzeko izena eman. 

Zapatuan 05:00etan autobusez irteera egin behar zuten Lescuneraino. Handik Lintzara igo behar zuten, 18 kilometroko ibilaldia eginda. Gaua Lintzako aterpetxean igaro, eta igandean, goiz-pasa egiteko asmoa zuten Lintzatik Txamantxoira.