Zozkatu dute Enparan kaleko Korputz jaietako otarrea

Uztarria.eus 2017ko eka. 22a, 15:02

013 da festetako otarrearen zenbaki saritua. Jabea ez da oraindik azaldu. Saritutako zenbakiaren jabeak antolatzaileengana jo beharko du, saria jasotzeko. 

Joan den asteburuan izan ziren Enparan kaleko Korputz jaiak. Besteak beste, festen barruan otarre bat zozketatu dute, eta hau da saritua izan den zenbakia: 013. Jabea ez da oraindik azaldu. Saritutako zenbakiaren jabeak antolatzaileengana jo beharko du, saria jasotzeko. 

Bestalde, Enparan kaleko Festa Batzordeak eskerrak eman nahi dizkie Irrintzi elkartekoei, igandean hamaiketakoa eskaintzeagatik.