Oier Ibarguren txirrindularitzako Errepideko Espainiako Txapelketan lehiatuko da asteburuan

Uztarria.eus 2017ko eka. 22a, 13:34
Argazkia: @jirabira

Bihar, osteguna, egingo du erloju kontrako proba, eta zapatu goizean lasterketa jokatuko du. Azpeitiarrak aurreratu duenez, "gogotsu eta indarrarekin" dago.

Oier Ibarguren txirrindulari azpeitiarra Sorian izango da asteburuan, hilaren 24an eta 25ean, txirrindularitzako Errepideko Espainiako Txapelketan parte hartzen. Bihar, ostirala, erloju kontrako proba egingo du azpeitiarrak, eta zapatu goizean lasterketa jokatuko du. 

Aurtengoan ere, gainerako urteetan eman dituen pausoak jarraitu dituela azaldu du Ibargurenek, eta ez diola berrikuntzarik gehitu bere entrenamenduari. "Dietista batekin hasi naiz aurten, eta kilo batzuk jaitsi ondoren txapelketan lan txukuna egin ahal dudala uste dut", aurreratu du azpeitiarrak. Horrez gain, Gipuzkoako eta Euskal Herriko txapelketetan ere "lan ona" egin duela adierazi du Ibargurenek, eta Errepideko Espainiako Txapelketarako "gogotsu eta indarrarekin" dagoela azpimarratu du.