Bihar izango da Urrestillako herri afarirako txartelak erosteko azken eguna

Uztarria.eus 2017ko eka. 21a, 13:52

Ostiral goizean gazte afarira joateko txartelak erosteko azken aukera izango da. Urrestillako herri afaria ostiralean, hilak 23, izango da, 21:00ak aldera. Gazte afaria, berriz, zapatuan 21:00etan hasita egingo dute. 

San Juanak gerturatzen ari direla eta, Urrestillako Festa Batzordeak bi afari antolatu ditu jaietarako prestatutako egitarauaren barruan. Bihar, osteguna, arte egongo dira salgai herri afarirako txartelak Otonean, Lorea Tabernan, Auntxa Erretegian eta Mara Maran, 25 eurotan. 

Ostiral goizean, berriz, gazte afarira joateko txartelak erosteko azken aukera izango da. Txartelak Orkatzen, Jim Clarcken eta Lorea Tabernan lortu daitezke, 12 eurotan. 

Urrestillako herri afaria ostiralean, hilak 23, izango da, 21:00ak aldera. Gazte afaria, berriz, zapatuan 21:00etan hasita egingo dute.