Zapatuan jokatuko dituzte Sarek antolatutako futbito txapelketaren finalak

Uztarria.eus 2017ko eka. 21a, 13:06

Plazan izango dira, eta bi partida jokatuko dituzte. 16:00etan hasita kopako finala jokatuko dute Txaperuek eta Galactic Kastilla taldeetakoek, eta 17:00etan ligakoa jokatuko dute Hilartekoek eta Txiforrekoek.  

Zapatuan, hilak 24, jokatuko dituzte Azpeitiko Sarek urtero antolatzen duen futbito txapelketaren finalak, plazan. Kopako finala 16:00etan hasiko da, eta Txaperuek eta Galactic Kastillaren artekoa izango da. 17:00etan, berriz, ligako finala jokatuko dute Hilarte eta Txifor taldeetakoek. 

Maiatzaren 8an abiatu zen Sarek antolatutako futbito txapelketa, eta aurtengoan 12 taldek hartu dute parte. Partida guztiak Betharrameko jolastokian jokatu dituzte parte-hartzaileek, eta iazko finala bertan jokatu bazen ere, aurten berriro plazara ekarri dituzte txapelketaren finalak.