Martxan dira Soreasu auzoko 2 eta 5 etxe atarien arteko kalea eraberritzeko lanak

Uztarria.eus 2017ko eka. 20a, 18:34

Soreasu auzoko 2 eta 5 etxe atarien arteko kalea eraberritzeko obrak abian daude. Hil hasieran hasi ziren lanekin, eta saneamendua, azpiegiturak, errepidea eta espaloiak berrituko dituzte. 120.000 euroko aurrekontua izango dute obrek, eta hiru hilabeteko epean bukatzea aurreikusten dute.

Azpeitiko Udalak azaldu duenez, auzotarrekin adostutako moduan eraberrituko dute ingurua: "Udalak Denon artean prozesuaren baitan kale hori eraberritzeko proiektua egin zuenean bi alternatiba aurkeztu zizkien auzotarrei, eta haiekin adostu moduan eraberrituko da".