Loretoki gimnastika erritmikoko ikasleek ostegunean egingo dute ikasturte bukaerako erakustaldia

Uztarria.eus 2017ko eka. 20a, 17:18
Loretokiko talde alebina. (Loretoki)

Kiroldegian egingo dute ikasturtean zehar ikasitakoaren emanaldia, 18:30ean hasita. Jaialdiaz gozatu nahi duen herritar oro gonbidatu dute bertara. Sarrera doan izango da.

Ikasturteari amaiera emateko, jaialdia egingo du Loretoki gimnastika erritmikoko taldeak ostegunean, ekainaren 22an. Azken urteetan bezala, kiroldegian egingo dute ikasturtean ikasitakoaren erakustaldia. Loretokikoek azaldu dutenez, 18:30ean hasiko da emanaldia eta herritar oro dago bertara gonbidatuta. Sarrera doan izango da. 

(Loretokiko benjaminak)