Ostegunean hasiko dira Elizkaleko Korputz jaiak

Uztarria.eus 2017ko eka. 20a, 15:09

18:00etan hasiko dira festak, eta zapatu iluntzera arte ekitaldi ugari izango dira Elizkalean. Musika emanaldiak, meza, poteoa, erromeria eta afaria egingo dituzte, besteak beste.

Ostegunean, ekainaren 15ean, hasiko dira Elizkaleko Korputz jaiak, eta Elizkaleko Festa Batzordeak egitarau oparoa prestatu du datozen egunetarako. Ostegunean hasi eta zapatu iluntzera bitartean ekitaldi ugari izango dira Elizkalean, hala nola, musika emanaldiak, meza, poteoa, erromeria eta afaria egingo dituzte.

18:00etan emango diete festei hasiera, albokarien eta txalapartarien emanaldiarekin. Ondoren, Juan Antxieta musika eskolakoen kalejira izango da, eta segidan buruhandiak irtengo dira kalera. 19:00etan, berriz, kaleko hildakoen aldeko meza egingo dute Bakardadearen kaperan.

Hemen Elizkaleko Korputz jaien egitaraua osorik: 

Ekainak 22, osteguna:

  • 18:00etan jaien hasiera, alboka eta txalapartarekin.
  • 18:15ean Juan Antxieta Musika Eskolakoen kalejira. Ondoren, buruhandiak.
  • 19:00etan meza Bakardadearen kaperan, kaleko hildakoen alde.

Ekainak 23, ostirala:

  • 18:00etan albokari eta txalapartariak.
  • 18:15ean Juan Antxieta Musika Eskolakoekin kalejira. Ondoren, buruhandiak.
  • 19:00etan gitarra-poteoa.
  • 22:30ean Horacio Bernales gitarra jolearen emanaldia.
  • Beñat Landa eta Imanol Arizmendi Antxitte bikotearekin erromeria.

Ekainak 24, zapatua: 

  • 13:00etan trikitilariak.
  • 19:30ean Jauregi trikitilaria eta bere lagunekin kalejira.
  • 20:30ean lagunarteko afaria, Mendizale tabernan.
  • 23:00etan erromeria, Jauregi eta Joxe Mari bikotearekin.
  • 00:00etan zozketa, kalean bertan.