Bost eguneko egitaraua, Orkatzen 24 urteak ospatzeko

Uztarria.eus 2017ko eka. 19a, 19:14
Orkatzen 22. urteurreneko irudia.

Pegatina erakusketa, mahai ingurua eta tailerra, kontzertuak, bertso saioa, bazkaria eta Euskal Kantzioneroa antolatu dituzte, besteak beste, Orkatzen 24. urtemuga giro ederrean ospatzeko. 

Azpeitiko Orkatz Kultur Elkarteak 24 urte beteko ditu aurten, eta hori ospatzeko hilaren 29an hasiko den bost eguneko egitaraua antolatu dute. Mahai ingurua, kontzertuak, bertso saioa, bazkaria eta Euskal Kantzioneroa antolatu dituzte, besteak beste. Gainera, aste osoan zehar pegatina erakusketa izango da Orkatzen bertan.

Honakoa da Orkatzen 24. urteurreneko egitaraua, osorik:  

Ekainak 29, osteguna:

22:00etan, Pettiren kontzertua. 

Ekainak 30, ostirala: 

22:30ean, bertso saioa: Julio Soto, Amets Arzallus, Iker Zubeldia eta Oihana Labiano. Gai-jartzailea: Gurutze Oiarzabal. 

Uztailak 1, zapatua: 

14:30ean: Bazkaria, Sanagustin kulturgunean. 

Bazkalostean, Jagomagoren emanaldia. 

Kontzertuak: 

18:30ean: Joseba B. Lenoir hirukotean. 

22:30ean: Autobus Magikoa. 

Uztailak 2, igandea: 

22:00etan: Euskal Kantzioneroa. 

Uztailak 5, asteazkena:

19:00etan, mahai ingurua eta tailerra. Mikromatxismoa eta tabernetako jarrerak.

Orkatzen 23. urteurrenaren harira antolatu zituzten egitasmoetan hartutako irudiekin osatu zuten bideoa da honako hau: