Juan Antxieta musika eskolako ikasleek ikasturte bukaerako jaialdia egingo dute asteazkenean

Uztarria.eus 2017ko eka. 19a, 18:37
Iaz Juan Antxietak eskaini zuen ikasturte amaierako kontzertuko irudia.

Soreasu antzokian erakutsiko dute ikasturtean zehar ikasi dutena. Emanaldia 19:30ean hasiko da, eta sarrera doakoa izango da. 

Juan Antxieta musika eskolak ikasturte amaierako jaialdia eskainiko du asteazkenean, ekainaren 21ean, Soreasu antzokian. Bertan, musika eskolako ikasleek ikasturtean zehar musikaz ikasi dutena erakutsiko dute, kantuan zein musika instrumentu ezberdinak jota. Aurtengo jaialdiari Okurrentziyek izena jarri diote, eta klaseetan izandako hainbat 'okurrentzi' oholtzaratuko dituzte bertan. Emanaldia 19:30ean hasiko da, eta ikuskizunaz gozatu nahi dutenek ez dute sarrera ordaindu beharko.