'Mundua aztertuz, herri boterea hauspotu' hitzaldi zikloaren bigarren saioa egingo dute bihar Gaztetxean

Uztarria.eus 2017ko eka. 19a, 15:15
Hitzaldi zikloaren aurreneko saioko irudia. (Erik Aznal)

18:30ean hasita, 'Europar Batasuna auzitan' hitzaldia eskainiko du Askapenak. Antolatzaileek aurreratu dutenez, "EBren sorrera, helburuak eta dominazio-estrategiak" izango dituzte hizpide, besteak beste.

Joan den asteartean hasi zen Azpeitiko Gaztetxeak, Elkar-ekinek eta Askapenak antolatutako 'Mundua aztertuz, herri boterea hauspotu' hitzaldi zikloa, eta bihar, asteartea, dute bigarren hitzordua. Aurreneko solasaldian Venezuelaren egoeraz aritu zen Iñaki Gil de San Vicente hizlaria, Latinoamerica en la encrucijada. Las claves de la situacion en Venezuela izenburupean. Dozenaka lagun hurbildu zen Gaztetxera (argazkian) bi ordu inguru luzatu zen solasaldia entzutera.

Biharkoan, 18:30ean hasita, Askapenako bi kide izango dira hizlari arituko direnak, eta Askapenak Europar Batasunaren inguruan egindako txostenaren aurkezpena egingo dute. Antolatzaileek aurreratu dutenez, "EBren sorrera, helburuak eta dominazio-estrategiak" izango dituzte mintzagai, besteak beste.