400dik gora gaztetxok hartu du parte ISBren Topaketetan

Uztarria.eus 2017ko eka. 19a, 11:40

Iraurgi Saskibaloi taldeak antolatuta, saskibaloiko Topaketak jokatu dira asteburuan kiroldegian eta Urola Ikastolan. Bederatzi klubetako 450 haur eta gaztetxo inguruk hartu dute parte aurtengo edizioan. Zapatuan, goiz partean, partidak jokatu zituzten eta eguerdian parte hartzaile guztiek bazkaria egin zuten Sanagustín kulturgunean. Atzo, igandea, finalaurrekoak eta finalak jokatu zituzten kiroldegian.

Honakoak izan ziren emaitzak:

  • 2006ko mutilak: txapelduna, Ordizia; txapeldunordea, Easo.
  • 2006ko neskak: txapelduna, Ordizia; txapeldunordea, Iraurgi.
  • 2007ko mutilak: txapelduna, Iraurgi; txapeldunordea, Easo.
  • 2007ko neskak: txapelduna, Tabirako; txapeldunordea, Iraurgi.
  • 2008ko mutilak: txapelduna Ordizia; txapeldunordea, Zarautz.
  • 2008ko neskak: txapelduna Ordizia; txapeldunordea Amurrio.