Enparan kaleko lau gizon-emakume omendu dituzte Korputz jaietan

Uztarria.eus 2017ko eka. 18a, 20:18

Enparan kaleko Korputz jaiak ospatu dituzte gaur, igandea. Horretarako, egun osoko egitaraua prestatu dute. 11:30ean eman diote hasiera festei, suziriekin. Ondoren, txistularien kalejira izan dute eta jarraian urtean zehar Enparan kaleko hildakoen aldeko meza, Frantziskanetan. Meza ondoren, 13:00etan, luntxa egin dute Irrintzi soziedadean, eta 14:00etan lagunarteko bazkaria, Baigeran.

Bazkalostean, urteroko ohiturari jarraituz, kaleko hiru lagun omendu dituzte. Iñaki Lizaso, Maria Pilar Erkizia eta Jose Luis Otaegi eta Rosario Urbieta senar-emazteak izan dira aurtengo omenduak. Bazkalostea alaitzeko musika ere izan dute.