Azpeitiko Ikastola Ikasberrikoek ikasturte bukaerako jaia ospatu dute

Uztarria.eus 2017ko eka. 18a, 19:34

Azpeitiko Ikastola Ikasberrikoek atzo, larunbata, ospatu zuten Ikastolaren Eguna. Hala, 2016-2017 ikasturtearen bukaerako jaia egin zuten. Jaiaren barruan, batxilerra bukatu dutenei orlak banatu zizkieten, eta segidan, Haur Hezkuntzako haur eta irakasleek hainbat dantza egin zituzten ikastolaren atarian. Ondoren, txikienek esku lanetan jarduteko aukera izan zuten eta Lehen Hezkuntzakoek hainbat jolas egin zituzten. Bazkariaren ondoren, puzgarriak, play back-a, antzerkia eta Kupelarekin erromeriaz gozatzeko aukera izan zuten ikasle, irakasle eta gurasoek.