Giro ederrean ari dira ospatzen Jubilatuen Eguna Urrestillan

Uztarria.eus 2017ko eka. 18a, 18:24

Urrestillako jubilatuak beraien eguna ari dira ospatzen gaur. 12:00etan meza nagusia izan dute auzoko elizan, eta 14:00etan jubilatuen bazkaria egin dute. Beste urteetan, zimitorioan egin izan dute bazkaria, baina eguzkiak gogotik berotzen zuela-eta, soziedadean bazkaldu dute. Guztira, 60 jubilatu inguru elkartu dira, eta bazkalondoren kantaldia izango dute. Hemen, Urrestillako jubilatuen eguneko irudi batzuk: (Argazkiak: Eli Aizpuru)