Athleticek irabazi du infantil nesken Azpeitia Cup

Uztarria.eus 2017ko eka. 18a, 17:58
Athleticeko jokalariak kopa jaso ostean. (Azpeitia Cup)

Bilboko neskek Bartzelonaren aurka jokatu dute finala, eta 1-0 nagusitu dira. Osasunak egin du hirugarren eta Pauldarrakek laugarren.

Gaur eguerdian jokatu dute Athleticek eta Bartzelonak infatil nesken Azpeitia Cup txapelketaren finala, eta 1-0 nagusitu da Bilboko taldea. Horrenbestez, Athleticeko neskek jaso dute txapeldunaren kopa. Hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko partida Osasunak eta Pauldarrakek jokatu dute, eta gorritxoak nagusitu dira.

Atzo hasi zen infantil nesken Azpeitia Cup txapelketa. 34 taldek parte hartu dute lehian, eta atzo nahiz gaur partida ugariz gozatu ahal izan da Garmendipe futbol zelaian nahiz haren ondoko zelai artifizialean. Herriko eta eskualdeko gain, punta-puntakoen harrobikoak ere Azpeitian izan dira, hala nola Espanyol, Reala, Athletic, Oiartzun, Rayo Vallecano, Eibar, Osasuna.