Dantzaz agurtu dute ikasturtea Karmelo Etxegarai Ikastolak eta Urola Ikastolak

Uztarria.eus 2017ko eka. 16a, 22:03

Dantza eta dantza artean agurtu dute 2016-2017 ikasturtea Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraiko eta Azkoitia-Azpeitia Urola Ikastolako ikasleek, irakasleek eta gurasoek. Ohiko legez, leporaino beteta zegoen kiroldegian egin dute jaialdia. DBHko ikasleek eman diote hasiera emanaldiari, eta haien ostean, mailaz maila, dantza desberdinak eskaini dituzte gainerako mailetako ikasleek. Batxilergoa bukatu berri duten ikasleek orlak jaso dituzte, urteroko legez.

Hona hemen, jaialdiko irudi bilduma: