Mursego, Neighbor eta sorkuntza prozesuak

Uztarria.eus 2017ko eka. 16a, 20:28

Maite Arroitajauregi Mursego eta Neighbor-eko Maite Larburu Dinamoan aritu dira solasean arratsaldean (argazkian), beren musika lanen sormen prozesuak hizpide hartuta. Bi musikarien Azpeitiko gaurko jardunaren lehen hitzordua izan da Dinamokoa. Izan ere, gauean, 22:00etan, Mursegok eta Neighborrek kontzertua emango dute Sanagustin kulturgunean.