Urola Kostako LABek bat egin du Irekik Gasteizen egingo duen mobilizazioarekin

Uztarria.eus 2017ko eka. 16a, 20:02

Urola Kostako LABeko delegatuek batzarra egin dute gaur goizean. Bertan, langile mugimendutik sortutako Irekik Gasteizen presoen eskubideen alde antolatu duen mobilizazioan parte hartzeko deia egin dute. Bihar, zapatua, izango da mobilizazioa. Irekiko kideek aurreratu dutenez, bi martxa abiatuko dira ordu berean, 11:00etan, bata Arangiztik eta bestea Otazutik. Bi martxa horiekin euskal preso eta iheslarien etxeratzearen aldeko ikur bilakatu diren bi gezi gorriak irudikatu nahi dituztela adierazi dute Irekikoek.