Urola ibaia garbitzen aritu dira herriko ikasleak eta Baigerako kideak

Uztarria.eus 2017ko eka. 16a, 19:28

Gaur, ostirala, herriko ikastetxeetako ikasleek eta Baigerako hainbat kidek Urola ibaia garbitzeko hitzordua izan dute plazan, eta lau orduz aritu dira ibaia txukuntzen. Eguerdian batu dira berriro plazan, eta zabor kopuru handia batu dute guztien artean. 

Ekainaren 5ean izan zen Ingurumenaren Nazioarteko Eguna, eta horren harira hainbat ekintza antolatu du Azpeitiko Udalak azken asteetan, besteak beste, material birziklatuekin egindako eskulanen erakusketak eta tailerrak.