Charlie & The Colours taldeak joko du igandean Sanagustinen, Perlak-en ordez

Uztarria.eus 2017ko eka. 16a, 18:48

Igandean, 19:00etan hasita, Katapulta Tour egitasmoaren barruan kontzertua izango da Sanagustin kulturgunean. Perlak taldea eta Ane Leux zeuden iragarrita baina, azkenean, taldekide baten osasun arazoak direla eta, Perlak ez da Sanagustinen izango. Haien ordez, Charlie & The Colours taldea ariko da Azpeitiko saioan, Katapultaren antolatzaileek iragarri dutenez.