Black Ice taldeak kontzertua eskainiko du bihar, II. Azpeitia Motor jaialdiaren egitarauaren barruan

Uztarria.eus 2017ko eka. 16a, 17:43

Eguerdi partean herriko I. Ardo Txuri Eguna ospatu ondoren, Perez Arregi plazan festa giroak jarraipena izango du bihar, zapatua, II. Azpeitia Motor jaialdiarekin. Motorrak eta kontzetuak ikusteko eta entzuteko aukera izango dute bertaratzen direnek. Kontzertuen txanda 17:45ean hasiko da, eta bost talde izango dira jaialdian. Black Ice, AC/DC taldearen bertsioak jotzen dituen taldea (bideoan), izango da azkenengo kontzertua eta nagusiena, 23:30ean hasita. Horien aurretik, berriz, Desira, Hyronika, Incursed eta Marmok arituko dira.