Kexak, zaborrontziak kendu dituztela eta

Uztarria.eus 2017ko eka. 15a, 11:57

Herritar batek Uztarriara igorritako argazkia da honakoa. Irudia Landeta auzoko Atxubiaga inguruan hartuta dago, eta bertan dauden gazte lokaletako kideek ateratakoa da. Azaldu dutenez, lokalen aurrean zeuden zaborrontziak kendu dituzte, eta horiek lehengo tokian jartzeko eskaera egin dute: "Lehen zeuden zaborrontziak jartzea eskatzen dugu, ez baitzaigu bidezkoa iruditzen ibilgailua erabili behar izatea zaborra ateratzeko, urruti baititugu zaborrontziak. Horregatik nahi ditugu ontziak lehengo lekuan, inguruko lokaletan jende asko biltzen baikara". 

Joan den apirilean eskaera Udalera igorri zutela azaldu dute, baina erantzunik jaso ez dutela salatu dute.