Zabalik dago Frantziako Tourra ikustera joateko bidaian izena emateko epea

Uztarria.eus 2017ko eka. 14a, 16:17

Uztailaren 13ko eta 14ko etapak ikustera joateko bidaia antolatu du Oñatiko Markel Irizar peñak. Izen-ematea zabalik dago, eta Aitzaki Kirolak dendan egin daiteke. 

Frantziako Tourra ikustera joateko bidaia antolatu du Oñatiko Markel Irizar peñak, eta nahi duten txirrindulari zaleek bertara joateko izena eman dezakete dagoeneko. Azpeitian Aitzaki Kirolak dendan edo 943 15 07 38 telefonora deituta egin daiteke izen-ematea. 

Uztailaren 12an irtengo dira autobusez Azpeititik, eta bidaian izena ematen dutenek uztailaren 13ko eta 14ko etapak ikusteko aukera izango dute. Ikusiko duten aurreneko etapa, hilaren 13koa, Pautik Peyragudesera artekoa izango da (214,5 Km). Bigarrena, aldiz, Saint-Gironsetik Foixera bitartekoa izango da (101 Km).

Hiru eguneko bidaia 170 euro ordaindu beharko dute helduek eta 80 euro 17 urte baino gutxiago dizuten gaztetxoek. Prezio horretan autobuseko joan-etorria, jatekoa eta edatekoa sartzen dira. Egonaldia kanpin dendetan egingo dute. 

Tourra ikustera joateko izena emateko azken eguna uztailaren 8a, zapatua, izango da.