AAEren 2016ko lehen sei hilabeteetako 12x12 lehiaketako argazki sarituak ikusgai, Sanagustinen

Uztarria.eus 2017ko eka. 14a, 18:01

Azpeitiko Argazki Elkarteak hilabetero egiten duen barne lehiaketa da 12x12. Parte-hartzaileek hilero argazki bat aurkezten dute urtearen hasieran aukeratzen diren 12 gaien arabera, eta hilaren bukaeran argazki guztiak elkarteko kideen artean baloratzen dituzte. Orain, Sanagustin kulturgunean jarri dituzte ikusgai 2016ko aurreneko sei hilabeteetan saritutako irudiak. Besteak beste, ikusgai daude Iñaki Aranbururen, Iñaki Etxenagusiaren, Gorka Arregiren eta Alberto Belokiren irudiak. 

Erakusketa ikusgai izango da hilaren 27ra arte.