Eman daiteke izena Ongi Etorri Baserrira! egitasmoan

Uztarria.eus 2017ko eka. 14a, 13:33
Premietxeberri baserria. (Premietxeberri)

Egitasmoaren helburua da herritarrek baserritarren jarduna ezagutzea. Azpeitiko Premietxeberri baserriak bertan parte hartuko du, eta bere ateak zabalduko dizkio hurbiltzen direnei uztailaren7an eta 8an. Baserrietara joan nahi dutenek ekainaren 30era bitartean eman dezakete izena.

Enba Euskal Nekazarien Batasunak antolatuta, Ongi Etorri Baserrira! ekimena egingo dute Gipuzkoako eta Bizkaiako baserriek uztailaren 7an eta 8an, baserritarren jarduna ezagutzeko asmoarekin. Urola Kosta eskualdean, sei baserrik beren ateak zabalduko dituzte, eta bisitariek ikuiluak, baratzak eta landaguneak ikusiko dituzte. Halaber, tailerrak egingo dituzte hainbat baserritan. Azpeitiko Premietxeberri baserriak parte hartuko du egitasmoan.

Baserrietara joan nahi dutenek ekainaren 30era bitartean eman dezakete izena, www.ongietorribaserrira.eus atarian edo 943-65 01 23 telefonora deituta. Eskualdean, berriz, honako baserriek hartuko dute parte:

  • Azkoitia: Jauregi baserria (Lumagorriko oilaskoak). Nirea haur tailerra izango da bertan.
  • Zarautz: Baso-Beltz baserria (barazkigintza) eta Lurberry, fruitu txikien landare mintegi ekologikoa eta landaketak (ahabia, andere-mahatsa, mahats arantza, mugurdia, masusta eta marrubia)
  • Getaria: Gaintza txakolindegia (mahastiak eta txakolina).
  • Beizama: Urki baserria (aire libreko txerriak) eta Arreta baserria (ardiak eta gazta).
  • Errezil: Basabe-Barrena baserria (sagastiak eta baserriko ogia).