Aimar Irigoienek XIV. Etxauriko Harria txapelketa irabazi du

Uztarria.eus 2017ko eka. 13a, 18:45
Aimar Irigoien Etxauriko Harria txapelketan. (Hitza)

Errezildar harri-jasotzaileak 136,5 kiloko harria 17 alditan altxatuta lortu zuen txapela. Marka horrekin, 2013an berak ezarritako 17 jasoaldiko errekorra berdintzea lortu zuen. Bigarren egin zuen, 14 jasoaldirekin, Jokin Eizmendi zarauztarrak.

Aimar Irigoienek XIV. Etxauriko harria txapelketa irabazi zuen joan den igandean Nafarroako herri horretan. Errezildar harri-jasotzaileak 136,5 kiloko harria 17 alditan altxatuta lortu zuen txapela. Marka horrekin, 2013an berak ezarritako 17 jasoaldiko errekorra berdintzea lortu zuen. Bigarren egin zuen, 14 jasoaldirekin, Jokin Eizmendi zarauztarrak, eta hirugarren izan zen Iban Ugartemendia ernialdearra (10 jasoaldi). Haien ostean sailkatu ziren Avilako Julio Jimenez zortzi altxaldirekin, eta Sergio Mielgo madrildarra bost jasoaldirekin.

Albiste osoa irakurgai, Urola Kostako Hitzan.