Iker Bueno urteko entrenatzailerik onena izendatu dute, Espainiako Zilarrezko LEB mailan

Uztarria.eus 2017ko eka. 13a, 10:42
Iker Bueno saskibaloi entrenatzailea, Loiolako basilikaren eskaileretan. (Julene Frantzesena)

Iker Bueno Zilarrezko LEB mailako entrenatzaile onena izendatzeaz gain, Sammic ISBko hainbat jokalariri ere aitortu diote egindako lana. Hala, Mike Karena Espainiako Zilarrezko LEB mailako pibot onena izendatu dute; Tim Dezelski hegaleko jokalaririk onena eta Gaizka Maiza denboraldiko boskote oneneko kide izendatu dute.

Azpeitia-Azkoitia ISBko gizonen lehen taldea gidatzen aritu da Iker Bueno, azken urteotan. 2016-2017 denboraldian, Espainiako Urrezko LEB Mailara igotzea lortu dute Sammic ISBko mutilek, eta azpeitiarra Zilarrezko LEB mailako urteko entrenatzailerik onena izendatu dute. Buenoz gain, Sammic ISBko hainbat jokalariri ere aitortu diote egindako lana. Hala, Mike Karena Espainiako Zilarrezko LEB mailako pibot onena izendatu dute; Tim Dezelski hegaleko jokalaririk onena eta Gaizka Maiza denboraldiko boskote oneneko kide izendatu dute. Espainiako Zilarrezko LEB mailan denboraldi bikaina egin dute Buenoren mutilek, 30 partidetatik 23 irabazita. Datorren denboraldian Espainiako gizonezkoen saskibaloian urrezko mailan arituko da Azpeitia-Azkoitia ISB taldea.