Azpeitiko xakelariak Gaztedi Saria irabazteko atarian gelditu dira

Uztarria.eus | Kirolak | Argazki galeria
2017-06-12 11:58

Gaztedi Saria Xake Txapelketaren finalak jokatu zituzten atzo, hilak 11, Azkoitiko Gurea pilotalekuan, eta bertan parte hartu zuten Azpeitiko Xake Taldeko kideek. Guztira, 24 taldek eta 150 lagunek baino gehiago izan ziren sariketan bi taldetan banatuta: handiak (2000. eta 2004. urteen artean jaiotakoak) eta txikiak (2005. urtetik 2006. urtera jaioatakoak). Azpeitiko Xaputarrak A eta Xaputarrak B taldeak handien mailan lehiatu ziren.

Xaputarrak A taldean aritu ziren Gorka eta Julen Uranga azpeitiarrak, Markel Kerexeta (Elgoibarko Xake Taldeak utzita) eta Josue Goenaga (Azkoitiako Anaitasuna Kakute Xake Elkarteak utzia). Laukoteak finalera iristea lortu zuen, baina azkenean sailkapenean hirugarren postuan gelditu zen. Gros A taldea izan zen nagusi helduen mailan, eta bigarren sailkatu zen Hondarribi-Marlaxka taldea. Xaputarrak B taldea, aldiz, honako xakelari hauek osatu zuten: Aner Alonso, Osama Maragui, Youssef Claal eta Aritz Gastañaga. Horiek ez zuten jokatutako neurketa irabazterik izan, eta ez ziren finalera sailkatu.

Gipuzkoako Xake Federakuntzak eta Anaitasuna Kakute Xake Taldek antolatuta egin zuten sariketa. Iñaki Uranga Azpeitiko Xake Taldeko kideak azkoitiarrek antolakuntzan egindako "lan bikaina" azpimarratu du.

(Argazkiak: Iñaki Uranga)

Ikusi argazki guztiak haundiago

 
Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa