Bihotz-biriken geldialdien aurrean jokatzen jakitearen garrantziaz kontzientziatzeko, erakustaldia

Uztarria.eus 2017ko eka. 12a, 12:28

Bihotz-biriken suspertze teknikak erakutsi zituen DYAk, atzo, plazan. Ekainaren 1ean, DYAk seigarren urtez Bihotz Biriken Suspertze Eguna ospatu zuen, Zure eskuek bizitza bat salba dezakete lemapean. Horren harira, Gipuzkoako hainbat puntutan standak jartzen ari da DYA, eta atzo Azpeitiaren txanda izan zen. Jardunaldien helburua da bihotz-biriken geldialdi baten aurrean jokatzen jakitearen garrantziaz kontzientziatzea.