Betisek irabazi du alebin mutilen Azpeitia Cup txapelketa

Uztarria.eus 2017ko eka. 12a, 00:07

Ostiralean hasi zen alebin mutilen Azpeitia Cup Adiskidetasun txapelketa, eta gaur jokatu dituzte finalak, Azpeitiko Garmendipe futbol zelaian. Betis eta Bartzelona iritsi dira finalera, eta, azkenean, Andaluziako taldeak irabazi du txapelketa.

Espainiatik eta Euskal Herriko hainbat txokotatik etorritako alebin mailako mutilen 34 futbol taldek parte hartu dute txapelketan, hala nola Bartzelona, Sevilla, Villareal, Espanyol,Valentzia, Atlhetic eta Reala. Horiez gain, bailarako bi taldeak ere txapelketan aritu dira: Lagun Onak eta Anaitasuna.

Eguraldi ederra egin du asteburuan, eta bertako zein atzerriko jende ugari bildu da Garmendipen.  Futbolaren bueltan, giro aparta nagusitu da.