Gutuna: "Jone Iturralde Arozena, betirako gogoan hire konpromiso solidarioa ikastolarekin"

Badok 13 eta Azpeitiko Ikastola Ikasberri Koop batzordekide ohiak. | Iritzia | Artikulua
2017-06-11 16:20

Badok 13 eta Azpeitiko Ikastola Ikasberri kooperatibako batzordekide ohiek Uztarriara igorritako gutuna da honakoa.

"Badok 13 elkartea, Azpeitian 1992-1995 bitartean ikastolako guraso eta herritarrek martxan ipinitako elkartea zen,;euskal herritarron burujabetasunetik 100 urtetan egin bezala, ikastola mugimenduari eusteko asmo irmoarekin, herri ekimenaren esku erabakia mantenduz.

Aurretik jasoa dugun GU egiten gaituen euskalduntasunaren haria den gure hezkuntza proiektua, hau da, ikastola, GEUK, GURETIK erabakita zaintzeko, gaur, geroa bermatzeko. 

1965ean sortutakoari geure estatu propioa lortu arte, 1993ko Administrazioaren esku uzteko eskaintzaren aurrean sortutako egoera bortitzaren aurrean, kooperatiba egitura mantenduz indarberrituta Izarraizpeko lurretan, Izarraizpe kooperatiba zen ikastola bizirik zaintzeko, kooperatiba berria egokituta konprometitu zen Jone. 

Beti gogoratuko dugu bere konpromiso solidario sendoa zein alaia, eta maitasuna, modu indartsuan martxan ipiniz, Azpeitiko Ikastola Ikasberri, betikoa eta beti berri".

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa