Zezenaren bueltan hasi dituzte Nuarbeko festak

Uztarria.eus | Festak | Argazki galeria
2017-06-10 18:06

Txupinazoa botata, hasi dira aurtengo Nuarbeko Trinidade festak. Eguzkiak ederki berotzen zuela, 16:00etan bota dute festei hasiera emateko suziria. Ondoren, Zezen Beltz elkartekoen eskutik, sokamuturra ibili da, eta giro polita nagusitu da auzoan. Zezena bukatzean, 19:00etan, Kantujira taldearekin poteoa izango da, eta, ondoren, 20:30ean, herri afaria. Gauean, berriz, 23:30ean ahsita, Elizagoien ahizpek girotuko dute auzoa.

Bihar eta etzi ere jarraituko dute nuarbetarrek festaz gozatzen. Hona hemen bihartik aurrerako egitaraua:

Ekainak 11, igandea

12:00. Meza nagusia. Ondoren, luntxa, Juan Antxieta Musika Eskolako trikitilarien musikarekin.
16:00. Umeentzako puzgarriak, plazan.
18:00. Irrien Lagunen ikuskizuna.
Ondoren, Lajarekin eta Lutxurdiorekin erromeria.

Ekainak 12, astelehena

17:30. Umeentzako jolasak, tailerrak eta txokolatada.
Iluntzean, Izerrekin eta Narbaizarekin erromeria.

Ikusi argazki guztiak haundiago

 
Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa