Antzezlan berri bat egosten, Soreasun

Uztarria.eus 2017ko eka. 9a, 17:31

Kulturaz kooperatibak 2017an hiru antzezlan sortzen lagunduko du, antzerki egoitzen proiektuaren bidez. Maiatzean, izenik gabeko artista talde bat Heriotza bikoitza antzezlana prestatzen izan zen Soreasu antzokian. Parte hartzaileak honako hauek izan ziren: Jon Ander Alonso, Miren Gaztañaga, Eneko Sagardoy, Paula Olaz, Mikel Zumeta, Ane Urtizberea eta Zazpi Terdi ekoizpen etxea. Haien adierazpenak bildu ditu Kulturaz kooperatibak bideo honetan. Besteak beste, antzezlanaz, egonaldiaz, herriko kultur mugimenduaz… hitz egin dute.