Larrañaga eta Txikon hasi dira motorrak berotzen

Uztarria.eus 2017ko eka. 9a, 14:43

Mikel Larrañaga aizkolari azpeitiarrak eta Alex Txikon mendigoizale lemoarrak harrijasotze, aizkora eta korrika apustua jokatuko dute uztailaren 1ean, Azpeitiko zezen plazan. Martxoaren 30ean itxi zuten apustua, Azpeitiko Mendizabal erretegian ordubete baino gehiago negoziatzen eman ostean.

19:00etan hasiko da proba, eta bi kirolariek 100 kiloko zilindro zaharra hogei aldiz jaso beharko dute; Txikonek hamar kanaerdiko ebaki beharko ditu ondoren, eta Larrañagak hamabi kaaerdiko; eta, horrez gain, 7,5 kilometro egingo dituzte korrika –75 bira zezen plazari–. 6.000 euro daude jokoan.

Bi kirolariak hasi dira egun handirako motorrak berotzen, eta goian ikus dezakezue Arri estudioak ondu duen aurrerapen bideoa.