Mikel Urdangarinen kontzerturako sarrerak zozkatu ditu Uztarriak

Uztarria.eus 2017ko eka. 9a, 14:18

Musikariaren azken lanak nola izena duen asmatu behar zuten zozketan parte hartu duten bazkideek. Larraitz Goenagak eta Ainhoa Iturzaetak sarrera bana eskuratu dute.

Mikel Urdangarinek kontzertua eskainiko du igandean, hilaren 11n, Sanagustin kulturgunean, 19:00etan hasita. Uztarriak kontzertu horretarako bi sarrera zozkatu ditu bazkideen artean eta sarrera bana eskuratu dute Larraitz Goenagak eta Ainhoa Iturzaetak.

Zornotzako musikariaren azken lanak nola izena duen asmatu behar zuten bazkideek sarrerak eskuratzeko. Margolaria da Urdangarinen azken diskoa. Laster saritutako bazkideekin harremanetan jarriko da Uztarria, sarrerak nola eskuratu behar dituzten adierazteko.

Lehiaketa gehiago datozen asteetan

Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen aste eta hilabeteetan, eta beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriako bazkide! Horretarako klikatu hemen eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.