'Tony Erdmann' eta 'Nur eta herensugearen tenplua' filmak izango dira ikusgai datozen egunetan, Soreasun

Uztarria.eus 2017ko eka. 9a, 13:56

Asteburua iristearekin batera, zine eskaintzak hartuko du Soreasu antzokia. Aste honetan, Tony Erdmann eta Nur eta herensugearen tenplua izango dira ikusgai. Bihar, ekainak 10, Tony Erdmann eskainiko dute 22:00etan hasita. Igandean, Nur eta herensugearen tenplua izango da ikusgai 16:30etik aurrera, eta Tony Erdmann 19:30ean. Astelehenean, berriz, Tony Erdmannen azken saioa eskainiko dute, 21:30ean hasita. 

Tony Erdmann komedia generoko filma da. Bukaresten dagoen alemaniar enpresa batean egiten du lan Inesek. Bizitza erabat organizatua du, harik eta bere aita iritsi arte. Aitak honako galdera hau egiten dio: 'Gustura bizi al zara?' eta Inesek, galdera horri erantzun ezin diola ikusten du. Aitak bizitzari zentzua ematen lagunduko dion pertsonaia berezi bat asmatuko du: Toni Erdmann dibertigarria.

Nur eta herensugearen tenplua, berriz, animazio generoko filma da. Nur, bere gurasoekin batera, Txinara joan da bizitzera. Bertan, lagun berriak egiten ditu, eta horietako baten urtebetetzea ospatuko dute. Horretarako Herensugearen Parkea joan dira, baina han biziko dituztenak esperotako abenturetatik harago joango dira. Laguna desagertu egingo da, eta bere bila abiatuta, Hotel bat egiteko ixtear dagoen atrakzioan, Herensugearen Tenpluan, harrapatuta bukatuko dute. Handik ateratzeko hainbat proba gainditu beharko dituzte. Horiekin ikusleen irudimena martxan jarriko dute.