Gaur hasiko da alebin mutilen Azpeitia Cup futbol txapelketako azken fasea

Uztarria.eus 2017ko eka. 9a, 13:15

Lehenengo partidak 18:00etan hasiko dira garmendipeko futbol zelaietan. Espainiako eta Euskal Herriko 34 futbol taldek hartuko dute parte txapelketan, eta igandean jokatuko dute finala. 

Gaur, ostirala, emango diote hasiera Azpeitia Cup 2017ko Adiskidetasun txapelketako azken faseari, eta igandera arte luzatuko da. Bertan, Espainiatik eta Euskal Herriko hainbat txokotatik etorritako alebin mailako mutilen 34 futbol taldek hartuko dute parte, hala nola Bartzelona, Sevilla, Villareal, Espanyol,Valentzia, Atlhetic eta Reala. Horiez gain, bailarako bi taldeak ere txapelketan arituko dira: Lagun Onak eta Anaitasuna. 

Lehenengo partidak 18:00etan hasiko dira garmendipeko futbol zelaietan. Zelai naturalean eta zelai artifizialean lau futbol-zelai osatuko dira eta bertan jokatuko dira txapelketako partida guztiak. Finalerdia eta finala, berriz, zelai naturalean jokatuko dira, igandean.

Sailkapen Fasetik irtetzen diren lau taldeak, Azken Faseko taldeekin batera bazkariaz gozatzeko aukera izango dute.