Sakona etxalde ekologikora bisita gidatua antolatu dute zapaturako

Uztarria.eus 2017ko eka. 8a, 14:45
Argazkia: Urola Gustagarri

Urola Gustagarrik antolatu du bisita, 11:00etan hasita. Erreserba, Loiolako Turismo bulegoan edo 943-15 18 78 zenbakira deituta egin daiteke. 

Datorren zapatuan, hilak 10, Komuntzo baserriko Sakona etxalde ekologikora bisita gidatua egiteko aukera eskainiko du Urola Gustagarrik. 11:00etan egingo dute etxalde ekologikoa ezagutzeko irteera. Bertan parte hartu nahi dutenek, aurrez emena beharko dute izena, Loiolako Turismo bulegoan edo 943-15 18 78 zenbakira deituta. 

Joan den maiatzaren 19an aurkeztu zuten aurtengo Urola Gustagarri ekimenaren Udaberriko Zaporeak kanpaina, eta horren barruan antolatu dute Sakonara bisita.