Ainhoa Juaristik irabazi du Euskal Herriko Objektu Tradizionalen Diseinu Lehiaketa

Uztarria.eus 2017ko eka. 6a, 15:33
Ainhoa Juaristiren diseinua. (Ainhoa Juaristi)

Aurtengoa izan da lehiaketaren aurreneko edizioa, eta helburua zen tradiziozko euskal objektu bat berreskuratzea eta tradizioa bera gogoraraztea. 

Bitamine Faktoriak lehenengo aldiz antolatutako Euskal Herriko Objektu Tradizionalen Diseinu Lehiaketa irabazi zu Ainhoa Juartisti azpeitiarrak. Lehiaketaren helburua zen tradiziozko euskal objektu bat berreskuratu eta tradizioa bera gogoraraztea. Horretarako, artzainek tradizioz erabiltzen zuten taloaskea objekturi interpretazio berri eman eman behar zieten parte hartzaileek.

"Egurrezko plater bat zen taloaskea, artzainek pieza bakar batez egindakoa. Taloak egiteko, gisatuak jateko… erabiltzen zuten", esan du Juaristik. Hamar lagun aurkeztu dira lehiaketara, eta epaimahaiak azpeitiarraren lana hobetsi du.