Mikel Urdangarinen kontzerturako sarrerak zozkatuko ditu Uztarriak

Uztarria.eus 2017ko eka. 6a, 14:17

Sarreren zozketan parte hartzeko Mikel Urdangarinen disko berriak nola izena duen erantzun beharko dute bazkideek. Erantzuna ostiraleko 11:00ak baino lehen bidali behar da, eta ostiralean bertan egingo du zozketa Uztarriak. 

Mikel Urdangarinek kontzertua eskainiko du Azpeitian igandean, ekainaren 11n, eta Uztarria Komunikazio Taldeak zuzenekoetara joateko sarrerak zozkatuko ditu bazkideen artean. Kontzertua 19:00etan hasiko da, Sanagustin kulturgunean.

Uztarriak bi sarrera ditu zozketatzeko, eta kontzerturako sarrerak eskuratu nahi dituenak galdera honi erantzun behar dio: Nola du izena Mikel Urdangarinen disko berriak?

Erantzunak uztarriazozketak@gmail.com helbidera bidali behar dira, parte hartzen duen bazkidearen izen-abizenak eta harremanetarako telefono zenbakia emanez. Ostiraleko, ekainaren 9ko, 11:00k baino lehen bidali behar dira erantzunak.

Ostiralean bertan, 13:00ak baino lehen, jakinaraziko ditu Uztarria Komunikazio Taldeak saridunen izenak, Uztarria.eusn. Sarrerak non eskuratu saridunei zuzenean adieraziko zaie; horregatik, ez ahaztu telefono zenbakia ere jartzea, harremanetarako.

Lehiaketa gehiago datozen asteetan

Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen aste eta hilabeteetan, eta beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriako bazkide! Horretarako klikatu hemen eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.