Izena eman daiteke Udal Euskaltegiaren udako ikastaroetan

Uztarria.eus 2017ko eka. 6a, 13:35
Udal euskaltegiko ikasleak.

Ekinaren 16ra bitartean eman daiteke izena. Ikasle eta langabetuentzat izen-ematea doakoa da. Gainerakoek matrikula 158 euro ordaindu beharko dituzte. Diru-laguntzak eta bekak eskatzeko aukera dago.

Azpeitiko Udal Euskaltegiak udako ikastaro trinkoa prestatu du aurtengoan. Bertan, EGA eta HABEren B2 eta C1 titulu ofizialak eskuratzeko klaseak eskainiko dituzte, ekainaren 22tik uztailaren 21era arte. Dagoeneko eman daiteke izena ikastaroan. Izen-ematea zabalik izango da hilaren 16ra arte, Udal Euskaltegian (Perdillegi kalea, 1) edo 943-81 19 47 telefonora deituta. 

Ikasle eta langabekuek matrikula doan egin dezakete. Gainerakoek, berriz, 158 euro ordaindu beharko dute matrikula, materiala barne. Izan ere, matrikularen prezioa 143 eurokoa da, eta materialarena 15 eurokoa. Udal Euskaltegitik jakinarazi dutenez, matrikula ordaintzeko diru-laguntzak eta bekak eskatzeko aukera eskainiko dute.