Igor San Miguel izango da Lagun Onakeko lehen taldearen entrenatzaile berria

Uztarria.eus 2017ko eka. 6a, 12:01
Igor San Miguel. (Realsociedad.com)

Atzo, astelehena, gauean jakinarazi zuen berria Lagun Onakek, Twitter bidez. Realeko nesken entrenatzailea izan da San Miguel 2015eko ekainetik, baina talde txuri-urdinak ez dio kontratua berritu.

Igor San Miguelek hartuko du Aitor Arrateren lekukoa, Lagun Onakeko lehen taldearen entrenatzaile postuan. Hala, hurrengo denboraldian Astigarragakoak zuzenduko du Espainiako Hirugarren mailan ariko den Azpeitiko futbol taldea. Atzo, astelehena, gauean jakinarazi zuen berria Lagun Onakek, Twitterreko txio baten bidez.

Realeko nesken aurreneko taldeko entrenatzailea izan da San Miguel 2015eko ekainetik, baina joan den maiatzean jakinarazi zuen talde txuri-urdinak ez ziola kontratua berrituko astigarragarrari. Realera iritsi aurretik beste hainbat talde zuzentzen aritu da kategoria ezberdinetan: Mundarro KE, Zamora eta Berceo taldeak, besteak beste. 

Joan den maiatzaren 23an jakinarazi zuen Lagun Onakek Aitor Arratek ez zuela Azpeitiko taldea zuzentzen jarraitukoArratek denboraldiko 15. jardunaldian hartu zuen entrenatzaile kargua. Sei garaipen, bost berdinketa eta 13 porrot bildu zituen Azpeitiko taldeak markinarrarekin.