Ohiko udalbatzarra egingo dute gaur

Uztarria.eus 2017ko eka. 6a, 11:39

Udaletxeko areto nagusian izango da, 19:00etan hasita. Hurrengo gaiak landuko dituzte; besteak beste: Udalak Alberdienean eraikiko duen garajearen prezio publikoak ezartzea; 2017ko Joxe Takolo beka onartzeko oinarri arautzaileak eta 2017ko deialdia; eta  Euskarazko toki hedabideen (tartean Uztarria) jardunari atxikitutako diru-laguntzak.

Azpeitiko Udalak ohiko udalbatzarra egingo du gaur, ekainak 6, 19:00etan hasita, udaletxeko areto nagusian. Bertan hurrengo gaiak landuko dituzte:

1.- GFAk dituen legezko ordezkarien erroldan jasotako datuen kontsulta egiteko hitzarmena onartzea D-7 eranskina. 

2.- Azpeitiko Udalak Alberdienean eraikiko duen garajearen parking publiko izaera berrestu (prezio publikoak ezarriko dira). 

3.- Garmendia auzoa, 19an bide eta espazio publikoetako jabekideek egindako lagapena onartzea. 

4.- Soreasu inguruan Altuna y Uria S.A-k egindako lagapena onartzea.

4.- GI-631 Zumaia-Zumarraga errepidearen ondoan dagoen bide-zatia (11.950-12.110 KP) Azpeitiko Udalera eskualdatzea -erabakiaren berri ematea- 

5.- 2017ko Joxe Takolo beka onartzeko oinarri arautzaileak, eta 2017. ekitaldirako deialdia.

6.- Euskarazko toki hedabideen jardunari atxikitutako diru-laguntzak:

  • 4.1.- Urola Kostako Hitza.
  • 4.2.- Uztartzen Euskara Elkartea -Uztarria-
  • 4.3.- Erlo telebista

7.- Alkatetzak 2016ko abuztuan, irailean eta urrian emandako Ebazpenen berri ematea.

8.- Galdera eta erreguak.