4.781 azpeitiarrek hitza hartu zutenekoaren urteurrenean, 'Erabakiaren erakusketa' plazan

Uztarria.eus 2017ko eka. 5a, 22:09

Ekainak 5 da gaur, Hitzartuk independentziaz egin zuen herri galdeketaren urteurrena, hain zuzen. Hori gogoan, Erabakiaren erakusketa plazara eraman du gaur Azpeitiko Gure Esku Dagok. Bertan, ikusgai jarri dituzte erabakitzeko eskubidearen aldeko taldeak azken urteotan egin dituen egitasmoetan ateratako irudiak. Bestalde, Gure Esku Dagok Bilbon zapatuan Bilbon egingo duen ekitaldira joateko izena emateko mahaia ere jarri dute plazan, eta datozen egunotan ere egongo da horretarako aukera, Berdie, Sanagustin eta Orkatz tabernetan. Izena ematerakoan, bi euroren trukean konpromiso txartelak ere erosi ahal izango dituzte herritarrek.

Zapatuko ekitaldian "euskaldunok erabakitzeko prest gaudela" irudikatzeko, galdera ikur erraldoi bat osatuta mosaikoa egingo dute Bilboko erdigunean, Euskadi eta Eliptika plazen artean. Milaka lagun elkartu nahi dituzte Erabakitzeko prest mobilizazioan eta, horregatik, Euskal Herri osoan Gure Esku Dagoren bueltako taldeek eta dinamikek Bilboko ekitaldian parte hartzera deitu dute joan den asteburuan. Azpeitian Sanjuandegiko festen barruan antolatutako mosaiko erraldoia baliatu zuten horretarako.