Irudimena eta material birziklatua uztartuta egindako lanak, ikusgai

Uztarria.eus 2017ko eka. 5a, 21:20

Gaur, ekainak 5, Ingurumenaren Nazioarteko Eguna da. Horren harira, hainbat jarduera antolatu dituzte herriko ikastetxeetako ikasleek eta Azpeitiko Udalak datozen egunetarako, tartean gaur ireki duten material birziklatuarekin egindako lanen erakusketa. 

Irudimena dantzan  jarrita, hainbat lan egin dituzte herriko gaztetxoek, hala nola musika tresnak, zezen plaza, barazkiak eta frutak landatzeko ontziak edota industria garaiko Azpeitiaren plano bat. Horrez gain, dozenaka apaingarri ere eraman dituzte Foruen Ibilbideko erakusketa aretora. Zabalik izango da ostiralera arte, 18:00etatik 20:00etara.