Araba Euskarazera joateko autobusa antolatu du Azpeitiko Ikastola Ikasberrik

Uztarria.eus | Hezkuntza | Bideoa
2017-06-05 11:35

Ekainaren 18an, igandez, ospatuko da Arabako ikastolen aldeko festa Bastidan, eta urtero bezala, Azpeititik joan-etorria egin nahi dutenentzat autobusa antolatu du Azpeitiko Ikastola Ikasberrik. 

09:00etan irtengo da autobusa anbulatorio aurretik. Bastidatik, berriz, 18:00etan irtengo da itzulerako autobusa. Izen-ematea ikastolako idazkaritzan egin behar da, ekainaren 16ko 13:00ak baino lehen, 12 euro ordainduta.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa