Iraurgi Berritzenek akordioa sinatu du Gipuzkoako Foru Aldundiarekin, "ekonomia sustatzeko"

Uztarria.eus 2017ko eka. 5a, 13:25

Gipuzkoako Tokiko Garapen Agentziek eta Foru Aldundiak elkarlanerako hitzarmena sinatu dute, lurraldeko ekonomia sustatzeko asmoz. Aldundiaren arabera, hitzarmenaren bidez Gipuzkoako "lehiakortasuna eta kohesioa" hobetu, eta garapen agentzien "indarguneak" sendotu nahi dituzte. Hitzarmena egin dutenen artean, Urola Erdiko Iraurgi Berritzen garapen agentzia dago.

Aldundiak eta garapen agentziek lehenengo aldiz sinatu dute lankidetza akordioa, eta 2021. urtera arte egongo da indarrean.  "Elkarlan hitzarmen honek etorkizuneko egoera sozio-ekonomiko berriari erantzungo dieten proiektu estrategikoen garapena ekarriko du", esan du Markel Olano diputatu nagusiak.